Uztarriaren zozketak

Uztarriak zozkatu ditu Rotten XIII, Txerokee eta Alerta Gorria taldeen kontzertuetarako sarrerak

Uztarria.eus 2020ko ots. 7a, 12:28
Rotten XIII taldeko musikariak.

Urritz Iruretagoiena, Jone Azkue, Maite Alberdi eta Amaia Garate bazkideek eskuratu dituzte bihar 22:30etik aurrera Sanagustin kulturgunean izango diren musika emanaldietarako sarrerak.

Rotten XIII, Txerokee eta Alerta Gorria taldeek bihar Sanagustin kulturgunean eskainiko dituzten kontzertuetarako lau sarrera zozkatu ditu Uztarriak. Urritz Iruretagoiena, Jone Azkue, Maite Alberdi eta Amaia Garate dira bihar 22:30ean hasiko den musika emanaldira joateko sarrera bana eskuratu duten Uztarriaren bazkideak.

Punk eta oi! doinuak izango dira nagusi bihar gauean Azpeitian; izan ere, kontzertua emango duten hiru taldeek bi musika estilo horiek jorratzen dituzte. Kontzertuetarako sarrerak salgai daude Kulturaz.eus atarian  6,5 eurotan, eta egunean bertan ere erosi ahal izango dira Sanagustinen, zortzi euroren trukean.

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.