Otsailaren 11tik aurrera aldatu egingo dira telebista frekuentziak

Uztarria.eus 2020ko ots. 6a, 18:27

5G mugikor zerbitzuetarako lurreko telebistako (LTD) kate batzuk libre utzi behar dituztelako etorriko da aldaketa. Oraindik eguneratu ez badute, antena kolektiboa duten etxeetan antenistari deitu beharko diote; horretarako dirulaguntza ere eska dezakete. Antena indibiduala duten herritarrek, berriz, nahikoa izango dute telebista kateak berriro sintonizatzearekin.

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, antena bidez ikusten diren telebista-kateak aldaketak jasango dituzte otsailaren 11tik aurrera.  beharra, Europako legediak agindutako Bigarren Dibidendu Digitalaren prozesua betetzeko, 5G mugikor zerbitzuetarako lurreko telebistako (LTD) kate batzuk libre utzi behar dituztelako etorriko da aldaketa

5G teknologiak gaur egun Lurreko Telebista Digitalak (LTD) hartzen dituen frekuentzia batzuk hartuko ditu, eta gainera, beste frekuentzia batzuk jarri dituzte teknologia horrentzat dagoeneko. "2019ko irailetik orain arte, hainbat telebista kate kanal bikoiztuetan edo simulcast moduan ikusteko aukera izan da, hau da, libre utzi behar diren kanaletan eta kanal berrietan. Otsailaren 11n, libre utzi behar diren kanalak itzali egingo dira eta kanal berrietatik bakarrik ikusiko dira telebista kateak", dio udalak zabaldu duen oharrak. Horren arabera, aldaketa horiek Espainiako telebista kateei eragingo diete; EiTBk, berriz, simulcast moduan emititzen jarraituko du otsailaren 12tik ekainaren 30era bitartean.

Dirulaguntzak eta informazioa

Antena kolektiboa duten herritarrek antenistari deitu beharko diote telebista kanal berrietara egokitzeko edo ekipoa programatzeko, lan horiek aurretik eginda ez badituzte. Kanal berriak instalatu ondoren, berriro sintonizatu beharko dituzte telebistak.

Antena indibidualak dituzten herritarrek, aldiz, nahikoa izango dute telebista kateak berriro sintonizatzearekin.

Dirulaguntzak daude etxepeetako telebistak kanal berrietara egokitzeko eta antenisten bidez eskatu behar dira dirulaguntzok.

Informazio gehiago behar dutenek, honako esteka hauetan aurki dezakete:

Dirulaguntzen gainekoak, berriz, hemen:

Erabiltzaileentzako arreta telefonoak ere jarri dituzte. Honako hauek:

901-20 10 04 / 910-88 98 79

901-640 650 (Itelazpi_EiTB)