Mezarekin eta hamaiketakoarekin, amaitu dituzte festak Matxinbentan

Uztarria.eus 2020ko ots. 5a, 14:18

Santa Ageda festetan murgilduta izan dira egunotan Matxinbentan, eta auzotarrek bukaera ezin hobea eman diete gaur jaiei. Hain zuzen ere, meza izan da elizan 11:00etan, eta ondoren, hamaiketakoa egin dute jubilatuek tabernan. Eguraldi ederrak lagunduta, giro paregabea nagusitu da Matxinbentan.