Kataluniako independentzia prozesuaren lehena, oraina eta etorkizuna hizpide

Kataluniako prozesu subiranistaren errepasoa egin eta aurrera begira eman dezakeenaz aritu ziren atzo iluntzean Begotxu Olaizola ANC Euskal Herriako kidea eta Carles Gorbs kazetaria Azpeitian. Hautetsontzien matxinada erakusketaren azken egunerako antolatua zuten hitzaldia Azpeitiko Gure Eskuk, ICECek, ANC Euskal Herriak eta Naziogintza taldeak, eta berrogei bat lagun elkartu ziren Olaizolak eta Gorbsek esateko zutena entzutera.

Katalunia bidegurutzean izenburua zuen hitzaldian, Espainiako estatuaren "errepresio izugarriak" kolpatu eta higatu duen mugimendu independentista hizpide izan zuten hizlariek. Besteak beste, mugimendu subiranistaren hasierako batasunean sortu diren arrakalak nagusiki aipatutako errepresioaren ondorio izan direla esan zuen Olaizolak, baita ordezkari politikoek gizartearen eskaerei neurri handi batean huts egin dietela ere, aurrera begira eman beharreko pausoak zalantzaz betetzeraino.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide