KZgunean hamasei ikastaro emango dituzte martxoan

Uztarria.eus 2020ko ots. 6a, 10:31

Enplegu bilaketa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-administrazioa dira datorren hileko ikastaroekin jorratuko dituzten arloak. Aurreinskripzioa irekita dago KZgunearen webgunean.

Otsaila hasi berritan, datorren hileko ikastaroen planifikazioa prest dute Azpeitiko KZgunean. Martxoan, hamasei ikastaro emango dituzte guztira, aurrez aurrekoak zein urrunekoak.

Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek eman dezakete izena dagoeneko: KZgunearen webgunean; aurre inskripzioa egiteko laguntza behar dutenek, esteka honetan topa dezakete. Horrez gain, edozein zalantza argitzeko edota informazioa eskatzeko, KZgunearen Enparan Dorretxeko egoitza irekita izango da astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Enplegu bilaketa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, aisia eta entretenimendua, ofimatika, produktibitatea, programazioa eta garapena, sare sozialak, segurtasuna eta e-administrazioa dira datorren hileko ikastaroekin jorratuko dituzten arloak. Hau da zerrenda osoa, ikastaro bakoitzaren zenbait xehetasunekin:

- Lan bilaketa Interneten

  • Urruneko ikastaroa.
  • 40 ordu.
  • Martxoaren 2tik apirilaren 1era.
  • Gaztelaniaz.

- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Martxoaren 2tik 13ra, 09:00etatik 11:00etara.
  • Euskaraz.

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • 14 ordu.
  • Martxoaren 23tik 31ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Argazkiei ukituak eman zure smartphonearekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Martxoaren 11n eta 12an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Zure bidaia planifikatu

  • Aurrez aurrekoa.
  • 6 ordu.
  • Martxoaren 16tik 18ra, 09:00etatik 11:00etara.
  • Euskaraz.

- Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak

  • Aurrez aurrekoa.
  • 2 ordu.
  • Martxoaren 18an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Ofimatika tresnak - LibreOffice

  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Martxoaren 2tik 13ra, 16:00etatik 18:00etara.
  • Euskaraz.

- Programa informatiko onenak jaitsi

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordua.
  • Martxoaren 30ean eta 31n, 09:00etatik 11:00etara.
  • Euskaraz.

- Erabili profesionalki Google aplikazioak

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Martxoaren 2tik apirilaren 1era.
  • Gaztelaniaz.

- Dropbox. Gorde zure artxiboak hodeian

  • Urrunekoa.
  • 4 ordu.
  • Martxoaren 23tik apirilaren 1era.
  • Gaztelaniaz.

- Wordpress. Zure webgunea sortu

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Martxoaren 2tik 18ra.
  • Gaztelaniaz.

- Facebook. Konektatu lagunekin eta senideekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 8 ordu.
  • Martxoaren 24tik 27ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Facebook. Egunerokotasuna partekatu

  • Urrunekoa.
  • 4 ordu.
  • Martxoaren 9tik 18ra.
  • Gaztelaniaz.

- Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Martxoaren 23an eta 24an, 09:00etatik 11:00etara.
  • Euskaraz.

- Zibersegurtasuna. Arriskuak, zaurgarritasunak eta mehatxuak

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Martxoaren 16tik apirilaren 1era.
  • Euskaraz.

- Online izapideak Osakidetzarekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Martxoaren 16an eta 17an, 16:00etatik 18:00etara.
  • Euskaraz.