Jaso dute saria Gure Eskuren Tripontziaren saridunek

Urtarrilaren 20an egin zuen Gure Eskuk aurtengo Tripontziaren zozketa, eta bigarren saria Azpeitian saldutako 24.628 zenbakiari egokitu zitzaion. Zenbaki horren serie osoa –zortzi txartel– Azpeitiko Elikagunean saldu zen; horrenbestez, denera 12.000 euro utzi ditu Tripontziak herrian. Zenbaki saridunaren txartel edo boleto bakoitzaren jabeak 1.500 euro poltsikoratu ditu. Horietako sei txartelen jabeek —bi oraindik ez dira azaldu— gaur jaso dute saria Elikagunean bertan, Azpeitiko Gure Eskuko kideen eskutik.

Deustun saldutakoa izan zen zozketaren sari nagusia, 08121 zenbakia, eta Donostiara joan zen hirugarren saria, 17541 zenbakia.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide