Vazquez eta Varela, feminismoaz eta arrazakeriaz

Uztarria.eus 2020ko urt. 29a, 21:34

Feminismoa eta arrazakeria izenburu hartuta hitzaldia eskaini dute gaur Irantzu Varela kazetari feministak eta Norma Vazquez psikologoak Basazabal jauregian. ZAS! Zurrumurruen Aukako Sarea zurrumurruen kontrako proiektu bat ari da egiten, eta egitasmo horren barruan eman dute solasaldia. Azpeitiko Udalak sustatu du Emakumeen Txokoko tailerren eta ekintzen barruan antolatu den gaurko saioa. Basazabal jauregiko bigarren solairuko areto batean izan da hitzaldia, eta aretoa dena bete da. Genero zapalkuntza eta arraza zapalkuntza gurutzatzearen ondorioak aztertu dituzte hizlariek.