Feminismoari eta arrazakeriari buruzko solasaldia izango da bihar Basazabalen

Uztarria.eus 2020ko urt. 28a, 13:00
Irantzu Varela artxiboko irudi batean.

Irantzu Varela kazetariak eta Norma Vazquez psikologoak eskainiko dute hitzaldia, 18:30ean hasita. ZAS! Zurrumurruen Aukako Sarea zurrumurruen kontrako proiektu bat ari da gauzatzen, eta proiektu horren barruan eskainiko dute solasaldia.

Feminismoa eta arrazakeria izenburupean, Irantzu Varela kazetariak eta Norma Vazquez psikologoak hitzaldia eskainiko dute bihar, asteazkena, Basazabal jauregian, 18:30ean hasita. ZAS! Zurrumurruen Aukako Sarea zurrumurruen kontrako proiektu bat ari da gauzatzen, eta proiektu horren barruan eskainiko dute solasaldia. Udalak sustatu du Emakumeen Txokoko tailerren eta ekintzen barruan antolatutako saioa. Genero eta arraza zapalkuntzaren ondorioak aztertuko dituzte Varelak eta Vazquezek biharko hitzorduan, eta hitzartzeak bukatzean, herritarrek ere solaserako aukera izango dute.