Zezen txikiak eta sokamuturraren aurkako aldarriak izan dira goizean

Uztarria.eus 2020ko urt. 26a, 14:09

Eguraldi bikaina lagun, dozenaka herritarrek parte hartu dute gaur, igandea, sokamutur txikian. 12:00 inguruan Erdikaletik plazara joan da sokako zezen txikia, eta ondoren, Zelai Luze ganadutegiko zezen txikiak eta poniak atera dituzte plazara. Arratsaldean ere festa giroa izango da nagusi herrian, 16:30etik 20:00etara sokamuturra izango baita herriko kaleetan zehar; Bergarako Zezenak ganadutegiko zezenak izango dira ikusgai arratsaldean.

Zezenez gain, animalien askapenaren aldeko oihuak ere izan dira protagonista gaur plazan, Oinatz Talde Animalistak elkarretaratzea egin baitu kioskoan, eta zezenak zelaietara eta tortura ez da kultura bezalako aldarriak oihukatu dituzte bertan. Arratsaldean ere sokamuturraren aurkako elkarretaratzea deitu du Oinatzek, 16:30etik 18:30era bitartean.

Hona hemen goizeko sokamuturreko argazki bilduma: