Marmoka eta Ibil Bedi taldeen kontzertuak izango dira bihar, Sanagustinen

Uztarria.eus 2020ko urt. 23a, 09:30
Marmoka musika taldeko kideak. (Galder Izagirre)

Arkupehotsak egitasmoaren barruan eskainiko dituzte bi taldeek kontzertuak, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Arkupehotsak egitasmoaren barruan, Marmoka eta Ibil Bedi taldeek kontzertu bana emango dute bihar, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Rocka, popa eta punka uztartzen dituen taldea da Marmoka, eta Bidasoaldetik etorriko dira musikariak Azpeitira. 2019ko urtarrilean argitaratu zuen taldeak azken EPa, Plakton izenarekin; aurrez, Marmoka eta Bidaide diskoak kaleratu zituen taldeak. Era berean, rock doinuak taularatuko ditu Nafarroako Ibil Bedi taldeak. Berandu baina garaiz diskoa kaleratu zuen iaz talde horrek. 19:00etan hasiko dira emanaldiak.