Garate Anaia auzoa eraberritzeko lanak, martxan

Uztarria.eus 2020ko urt. 15a, 19:36

Proiektua "bizilagunekin landu eta adostu ostean", udala hasi da Garate Anaia auzoa eraberritzeko lanak egiten. "Auzoa zaharkituta zegoen eta eraberritzeko beharra zuen. Denon Artean prozesuen barruan, bertako bizilagunekin adostu dugu egin beharrekoa. Eskertzekoa da auzotarrek elkarlana", adierazi du Aitor Bereziartua Hirigintza zinegotziak. Hasi berri diren obrekin, urbanizazioa berritzeaz gain, ura, gasa, telefonia eta bestelako azpiegiturak "legedira egokituko" dituztela azaldu du udalak.

Art eraikuntza enpresari esleitu dizkiote 394.139,66 euroko aurrekontua duten lanak, eta lau hilabeteren buruan bukatuta egotea da aurreikuspena.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)