Apirilerako Portugalera bidaia antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2020ko urt. 16a, 10:20
Lisboako irudi bat.

Sei eguneko bidaia gauzatuko dute, eta Tomar, Fatima, Oporto, Lisboa, Obidos, Nazare, Alcobaca, Batalha eta Coimbra herriak bisitatuko dituzte. Dagoeneko zabalik da bidaiarako izena emateko epea.

Baigera jubilatuen elkarteak Portugalera bidaia antolatu du apirilaren 19tik 25era bitarterako. Sei eguneko bidaia gauzatuko dute, eta Tomar, Fatima, Oporto, Lisboa, Obidos, Nazare, Alcobaca, Batalha eta Coimbra herriak bisitatuko dituzte. Dagoeneko zabalik da bidaiarako izena emateko epea; interesatuek martxoaren 19ra bitartean eman ahal izango dute izena Baigeraren bulegoan.

Halcon Bidaiaken laguntzarekin antolatu du bidaia Baigerak, eta autobusean egingo dute joan-etorria. Sei gauak lau izarreko hotelean igaroko dituzte, pentsio osoan. Gida lanetan ariko den pertsona batekin guzatuko dute bidaia parte-hartzaileek.