Sansebastianak 2020

Helduak ere hasi dira danborradarako prestatzen

Uztarria.eus 2020ko urt. 15a, 11:02

Arratsaldean umeek nola, gauean helduek hala. Helduen danborradako 30 taldeak hasi dira dagoeneko prestatzen. Atzo, asteartearekin, egin zuten lehen entsegua Izarraitz pilotalekuan, eta danborradako pieza den-denak jo zituzten Udal Musika Bandak lagunduta. Talde berrietako kideak ere izan ziren entseguan; batzuk adierazi zutenez, hasieran "urduri" samar. Gaur egingo dute bigarren entsegua, eta bihar hirugarrena eta azkena. Saio horiek ere Izarraitz pilotalekuan izango dira, 21:00etan. Uztarria.eus-ek gaur kaleratuko du atzoko entseguan zuzendari berriei egindako elkarrizketekin osatutako bideoa.

Hona hemen atzoko entseguko argazki batzuk: