Sansebastianak 2020

Azpeitia, sansebastianetarako prestatzen

Egun gutxi batzuk baino ez dira falta San Sebastian jaietarako, eta dagoeneko festa usaina nabari da Azpeitiko kaleetan. Horren erakusle dira dagoeneko herriko saltokietako erakusleihoetan nabarmentzen diren koloreak eta apaingarriak. Urtero gisan, merkatariek zapi zuri-urdinak eta hainbat danbor taldetako jantziak jarri dituzte ikusgai eta apaingarri moduan beren saltokietan. Txokolatezko danbor-jotzaileak ere iritsi dira gozotegietako erakusleihoetara. Horrez gain, hasi dira herritarrak etxeko balkoietan sansebastianetako zapiak jartzen, eta gainera, gaur aritu dira udal brigadako langileak sokamuturrerako hesiak jartzen herriko zenbait gunetan. Nabari da: hasi da sansebastianetarako atzera kontaketa.

Danbor hotsak ere hastear daude, gaur egingo baitituzte sansebastianetarako lehen entseguak ikasleek zein helduek. Herriko ikastetxeetako haurrek arratsaldean egingo dute danborradako lehen entsegua, 16:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Helduen entsegua, berriz, gauean izango da, 21:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide