Ezohiko udalbatzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2020ko urt. 14a, 09:24

19:00etan egingo dute bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta besteak beste, lagapenak, kreditu aldaketak eta bestelako izapide batzuk izango dituzte eztabaidagai. Bestalde, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren 30erako deitu duen grebaren harira mozioa aurkeztuko du Udal Gobernuak.

Gaur, urtarrilak 14, ezohiko udalbatzarra egingo dute udal ordezkariek. 19:00etan egingo dute bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta besteak beste, lagapenak, kreditu aldaketak eta bestelako izapide batzuk izango dituzte eztabaidagai. Bestalde, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak urtarrilaren 30erako deitu duen grebaren harira mozioa aurkeztuko du Udal Gobernuak.

Honako gai zerrenda hau da udalbatzarrean jorratuko dute:

1.- Udalbatzak 2019ko abenduaren 3an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- HAPOko 23. Antzibarrena hirigintza-eremuko 1-1 eta S-4 partzelen lerrokadurak egokitzeko eta bolumenak ordenatzeko xehetasun-azterlana onartzea, behin betiko izaeraz.

3.- Azpeitiko Esklabak-Iturzulo 4.3. azpieremuko c.10.4.3.1 partzelan dagoen Jesusen Bihotz Sakratuaren Esklaben komentua kokatuta dagoen eraikinaren erdiaren doako lagapena egitea Eusko Jaurlaritzari, zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.

4.- Udalaren eta bere erakunde autonomiadunen lanpostu zerrendaren aldaketa.

5.- 2019ko aurrekontuan 3. zenbakia duen kreditu aldaketaren berri ematea.

6.- Zinegotzi baten arduraldi partziala onartzea.

7.- Alkatetzak 2019ko urrian emandako ebazpenen berri ematea. 

8.- Azpeitiko udal gobernuak aurkeztu duen mozioa: Lan, pentsio eta bizitza duina urtarrilak 30, greba orokorra.