Gipuzkoa Basketen omenaldia jaso du Juaristi ISBk

Juaristi ISBko taldekideek eta Iraurgi Saskibaloiko ordezkariek Gipuzkoa Basket Donostiako klubaren aitortza jaso zuten herenegun, Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak irabazi berri duen Zilarrezko LEB ligaren Kopa dela eta. Urrezko LEB ligan lehiatzen den Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Aitor Zubizarreta azpeitiarraren Caceresen kontra jokatu zuen Gasca kiroldegian, eta partida horren atsedenaldian jaso zuten omenaldia Iraurgikoek, kiroldegiko kantxara irten eta Donostiako zaletuen txaloak jasoz.

Gaur, igandea, Azkoitiko kiroldegian jokatuko du Juaristi ISBk Moron taldearen aurka, 18:00etan. Espainiako saskibaloiko Zilarrezko LEB Ligako hamazazpigarren jardunaldia jokatuko dute.

(Argazkia: ISB)

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide