Añota sagardotegiko txotx denboraldiarekin irekiera ekitaldia, bideoan

Ostiralean zabaldu zuten txotx denboraldi berria Azpeitiko Elosiaga auzoko Añota sagardotegian. Festa giroan hasi zuten sagardo berriaren sasoia. Añotako lehen upela zabaltzeko ekitaldian Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariek nahiz Elustondo anai-arrebak trikitilariek parte hartu zuten.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide