Añota sagardotegiko 2020ko txotx denboraldiaren irekiera, irudietan

Urtarrilarekin batera hasi da sagardotegietako sasoia. Gaur, ostirala, zabaldu dute txotx denboraldi berria Azpeitiko Elosiaga auzoko Añota sagardotegian. Jendetza bertaratu da irekiera ekitaldira. Festa giroan hasi dute sagardo berriaren denboraldia, eta Añotako lehen upela zabaltzeko ekitaldian Sebastian Lizaso eta Aitor Mendiluze bertsolariek nahiz Elustondo anai-arrebak trikitilariek parte hartu dute. Aurtengo sagardo berriari lehen tragoa eman ondoren, 200 lagun bildu da afaltzeko. Gazte zein heldu, denek sagardotegiko menuaz gozatu dute. Afalostean, Elustondo anai-arrebekin erromeria giroan jarraitu du festak Añotan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide