Sansebastianak 2020

Urtarrileko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: helduen danborradako hiru talde berriak, prest

Uztarria.eus 2020ko urt. 10a, 13:11

Kaleratu berri du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren 2020ko lehen zenbakia. San Sebastian bezperako helduen danborradan aterako diren hiru talde berriekin erreportajea osatu du Uztarriak 223. zenbakirako. Hain zuzen ere, Ilunpe, Inpernue eta Izarraitzpe dira aurtengo danborradan aterako diren talde berriak. Talde horietako kideak ari dira danborradarako prestatzen dagoeneko, eta entsegu horietan hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau.