Sanagustin bete dute Kaskezur eta Ezpalak taldeek

Sanagustin kulturgunea bete zuten joan zen zapatuan, urtarrilak 4, Kaskezur eta Ezpalak taldeek. Giro bikaina sortu zen aretoan, eta jendeak gogotik gozatu zuen bi taldeen emanaldiaz. Baztango Kaskezur rock taldearentzat ez zen Sanagustinen eskainitako lehen kontzertua izan zapatukoa; izan ere, lehen ere bertan emanaldia eskainitakoa zen 2003an sortutako taldea. Ezpalakek, berriz, oraintsu hasi du agertokietako ibilbidea. Iaz sortu zuten taldea Eñaut Gaztañagak, Unai Eizagirrek, Xabi Arrietak eta Juanjo Berasainek, eta Ezpalak izeneko lehen diskoa kaleratuta hasi dira kontzertuen munduan murgiltzen.

Hona hemen, zapatuko emanaldiko argazki bilduma (Argazkiak: Kulturaz.eus):

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide