Sansebastianak 2020

Hasi dituzte entseguak haurren danborradako zuzendariek

San Sebastian eguneko haurren danborradan danbor taldeen zuzendari irten behar dutenek hasi dituzte entseguak. Gabonetako oporraldian egin zituzten lehen entseguak, eta gaur arratsaldean ere aritu dira danborradako piezak prestatzen. Soreasun, Udal Musika Bandaren egoitzan, jardun dute zuzendari txikiek lanean Unai Frantsesena musika bandako zuzendaria gidari dutela.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide