'Mikrouhinak' saioa

Julian Barrenetxea abesbatzaren eta Azketa ahots taldearen emanaldia, bideoan

Uztarria.eus 2020ko urt. 3a, 16:10

Julian Barrenetxea abesbatzak eta Azketa ahots taldeak Gabon giroan murgildutako kontzertua eman zuten joan den abenduaren 29an, Sanagustin kulturgunean. 13:00etan hasi zen emanaldia, eta kantu ugari abestu zituzten bi abesbatzek elkarrekin. Hator hator kantatu zutenean hartutako bideoa da honakoa; Kulturaz kooperatibak, Uztarria Komunikazio Taldeak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean osatu dute Mikrouhinak bideo sortarako.