2019an Uztarria.eus-en gehien irakurri diren albisteak

Gaur bukatuko den 2019. urteak denetariko albisteak utzi ditu Azpeitian, eta horien guztien berri eman du Uztarria.eus-ek urte osoan zehar. Jai giroko albisteek, ezbeharrek nahiz udal hauteskundeei lotutakoek piztu dute gehienbat erabiltzaileen interesa aurten. Horiek izan dira gehien irakurri direnak. 

Honako hauek dira, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean Uztarria.eus-en gehien irakurri diren artikuluak:

1- Pertsona bat aurkitu dute hilda Izarraizko harrobian.

2- Udal hauteskundeetako hautes-zerrenda aurkeztu du Azpeitiko EH Bilduk.

3- Jendetzak parte hartu du 21. Korrikan Azpeitian.

4- Astelehen Karnabal gaua, Ibizatik Hollywoodera Queen-en erritmora.

5- Hil egin da Oñatz auzoan zezen batek kolpatu duen gizona.

6- Azpeitiak "lehen zuen erreferentzialtasuna" berreskuratzeko lantaldea osatu du EAJk.

7- EAJk udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztuko du ostiralean Basazabalen.

8- Zaila, baina ez ezinezkoa

9- Eguraldi bikainarekin, elegante

10- Zezen txikiak, sokamuturra eta protestak izan dira eguneko protagonista.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide