Gabon kantuz girotu ditu kaleak abesbatzen Jaiotzak

Uztarria.eus 2019ko abe. 24a, 20:46

Olentzerok eta Mari Domingik etxez etxeko opari partiketari ekin aurretik, Gabonetako beste tradizio batek hartu ditu kaleak. Beste urte batez, kalera irten dira Julian Barrenetxea eta Parrokiako koruko kideak, karitasen aldeko Jaiotza lagun, herriko kalerak kantuz girotzera. 18:00etan irten dira Perez Arregi plazatik, eta Olazko Amaren plazaraino joan dira kalejiran. Ohiturari jarraituz, hainbat herritar animatu da haiekin batera Gabon kantak abestera, giro ederrean.