Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak eta manifestazioa izango dira egunotan

Iazko abenduaren 31ko elkarretaratzeko irudia.

Kalera dinamikak deituta, abenduaren 24an presoen aldeko elkarretaratzea izango da, 19:00etan, plazan. Urtezahar egunerako, berriz, manifestazioa deitu du Sare Herritarrak. Igerilekutik aterako da manifestazioa, 18:30ean.

Kalera dinamikak eta Azpeitiko Sare Herritarrak presoen eskubideen aldeko hainbat egitasmo antolatu dituzte datozen egunetarako. Besteak beste, kontzentrazioak nahiz manifestazioa deitu dituzte horiek Gabon bueltako egunetarako Azpeitian.

Urtero legez, abenduaren 24an, presoen aldeko kontzentrazioa izango da plazan, Kalerak deituta. Aldiz, abenduaren 27an, azken ostirala izanik, hilero egin ohi duen elkarretaratzea gauzatuko du Sarek plazan (19:00). Abenduaren 28an, berriz, Donostian izango da Sarek deitutako presoen eskubideen aldeko manifestazioa, eta hilaren 31n, Urtezahar egunean, Azpeitian. Azken urteetako moduan, igerilekutik aterako da manifestazioa 18:30ean.

Bilbon urtero egin ohi den presoen eskubideen aldeko aurtengo manifestazioa urtarrilaren 11n izango da, 17:00etan, eta dagoeneko eros daitezke hara autobusez joateko txartelak Nizan eta Orkatzen. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide