Gabonetako jaiegunetan aldaketak izango dira saltokietako eta tabernetako hondakinen bilketan

Uztarria.eus 2019ko abe. 17a, 18:23

Abenduaren 21ean, 24an, 25ean, 26an eta 31n nahiz urtarrilaren 1ean, 2an eta 6an izango dira hondakinen bilketari dagozkion aldaketak, Urola Erdiko Mankomunitateak azaldu duenez. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez dute ohiko bilketarik egingo.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, Gabonetako jaiegunetan hainbat aldaketa izango da saltokietako eta tabernetako hondakinen bilketa sisteman. Horrenbestez, abenduaren 21ean, 24an, 25ean, 26an eta 31n nahiz urtarrilaren 1ean, 2an eta 6an izango dira hondakinen bilketari dagozkion aldaketak.

Honako hau da egun horietarako mankomunitateak ezarri duen bilketa pauta eta ordutegia:

  • Abenduak 21, Santo Tomas eguna: organikoaren bilketa 09:30ean egingo dute; Alde Zaharrean, berriz, 09:00etan.
  • Abenduak 24: kartoiaren bilketa 10:00etan egingo dute.
  • Abenduak 25, Gabon eguna: ez dute bilketarik egingo.
  • Abenduak 26: organikoaren eta errefusaren bilketa 13:00etan egingo dute.
  • Abenduak 31, Urtezahar eguna: kartoiaren bilketa 10:00etan egingo dute.
  • Urtarrilak 1, Urteberri eguna: ez dute bilketarik egingo.
  • Urtarrilak 2: organikoaren eta errefusaren bilketa 13:00etan egingo dute.
  • Urtarrilak 6, Errege eguna: organikoaren eta errefusaren bilketa 10:00etan egingo dute.