Julen Lopetegi eta Vanesa Cerrajero triatletek eta Ilunpe pilota elkarteak jaso dituzte 2019ko Kirol Sariak

Uztarria.eus 2019ko abe. 14a, 16:17
Uzkudun, Cerrajero eta Lopetegi saria jaso ondoren.

Lopetegik eta Cerrajerok kirolari onenen saria jaso dute. Ilunpe pilota elkarteak, aldiz, boluntario onenaren saria eraman du. Gaur egin dute Azpeitiko Udalak eta Kirol Mahaiak antolatutako Kirol Sarien ekitaldia, Basazabal eraikinean. Gainerako beste kirolariek ere antolatzaileen aipamena jaso dute.

Vanesa Cerrajerok eta Julen Lopetegik urtean zehar egindako lana nabarmendu dute gaur, zapatua, Basazabalen egin duten Azpeitiko 2019ko Kirol Sarien banaketa ekitaldian. Kirol Boluntarioaren izendapena, berriz Ilunpe pilota elkarteak jaso du. Basazabal eraikinaren aretoa txiki gelditu da. Azken urteetan egin duten moduan, aurten ere herritarren botoekin eta Azpeitiko Udalak eta Kirol Mahaiak izendatutako epaimahaiak emandako botoekin erabaki dituzte aurtengo saridunak. 

Vanesa Cerrajeroren lana saritu dute Urteko Kirolariaren emakumeen izendapenean. Bere konstatzia eta urtean zehar ematen duen mailagatik saritu dute Cerrajero. Urteko Kirolarien gizonezkoen izendapena, bestalde, Julen Lopetegi triatletak jaso du. Urtea lesio batekin hasi zuen, eta egoera hura gainditzeko izan duen gogoa eta kemena azpimarratu dituzte sari banaketan. Mundu mailako triatrloi txapelketan ere parte hartu du Lopetegik Azpeitiaren izena zabalduz. Ilunpe pilota elkarteak jaso du, halaber, Kirol Boluntarioaren izendapena. Herrian pilota sustatzeko egindako lanagatik jaso dute oroigarria pilota elkartekoek. Josu Uzkudun elkarteko kideak jaso du saria elkartearen izenean.

Orotara, 32 lagun zeuden hautagaien zerrendan, eta horiek guztiek jaso dute oroigarri bat gaurko ekitaldian. (Ikusi sari banaketa, irudietan) Honako hauek izan dira kirolez kirol aipamena jaso dutenak:

Emakumezkoetan:

  • Ohorezko infantil taldea (Lagun Onak futbol taldea)
  • Arantzazu Araneta (Lagun-Artea eskuderia)
  • Ainara Iturralde (Iraurgi saskibaloi taldea)
  • Carmen Cordero (Garmendipe bolo taldea)
  • Maria Sanchez Paredes (Kimura judo elkartea)
  • Junior neskak (Izarraitz igeri elkartea)
  • Ainara Tena (Xeye atletismo taldea)
  • Begoña Bereziartua (Lagun Onak mendi bazkuna)
  • Alaia Juaristi (Eskia eta roller eskia)
  • Vanesa Cerrajero (Atletismoa)
  • Naroa Aranbarri (Lagun Onak txirrindulari taldea)

 

Gizonezkoetan:

  • Lehen mailako jubenilen taldea (Lagun Onak futbol taldea)
  • Iokin Agirre (Lagun-Artea eskuderia)
  • Julen Egiguren (Ilunpe pilota elkartea)
  • Cesar Cristian (Xaputarrak xake kluba)
  • Joseba Azpillaga (Iraurgi saskibaloi taldea)
  • Rafael Zubeldia (Izarraitz igeri elkartea)
  • Ibai Azpiazu (Xeye atletismo taldea)
  • Aimar Zubizarreta (Kimura judo kluba)
  • Jon Etxaniz (Arrauna)
  • Julen Lopetegi (Triatloia)
  • Angel Aizpuru (Lagun Onak mendi bazkuna)
  • Oier Ibarguren (Lagun Onak txirrindulari elkartea)
  • Joseba Ortega (Atletismoa)

 

Boluntarioak:

  • Amaia Goenaga (Kimura judo kluba)
  • Alex Altolagirre (Ikasberri kirol elkartea)
  • Ilunpe kirol elkarteko kideak (Ilunpe pilota elkartea)
  • Ander Alonso (Xaputarrak xake taldea)
  • Aitor Berasategi (Izarraitz igeri elkartea)
  • Jose Luis Muñoz (Lagun Onak futbol taldea)
  • Pedro Guerra
  • Jose Inazio Arellano (Lagun Onak txirrindulari elkartea)