Uztarriaren zozketak

Uztarriak zozkatu ditu Green Valley taldearen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus 2019ko abe. 12a, 18:40

Ruben Aranburu eta Juan Aranaga bazkideentzat dira zapatuan 22:30etik aurrera Sanagustin kulturgunean izango den musika emanaldirako bi sarrerak.

Green Valley taldeak zapatuan Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak. Ruben Aranburu eta Juan Aranaga dira etzi 22:30ean hasiko den musika emanaldira sarrera bana eskuratu duten Uztarriaren bazkideak.

Euskal Herriko nahiz Kataluniako musikariz osatutako talde ezaguna da Green Valley, eta Bajo la piel da taldeak argitaratu duen azken lana. Green Valleyren emanaldia bukatzean, Little Martin Selektah-ren kontzertua izango da. Zapaturako sarrerak hamabost eurotan eros daitezke aurrez, bai Interneten, bai Sanagustin kulturgunean. Kontzertuaren egunean, berriz, hamazortzi euroren trukean eskuratu ahal izango dira.

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.