'El silencio de la ciudad blanca' filma ikusi ahal izango da gaur Soreasun

Uztarria.eus 2019ko abe. 9a, 11:56

Agenda akats bat tarteko, atzorako iragarri zuen film emanaldia Kulturaz kooperatibak, baina gaur izango da saioa 21:00etan. Gaurko emanaldirako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke, eta emanaldiaren aurretik ere erosi ahal izango dira Soreasu antzokiko leihatilan.

El silencio de la ciudad blanca filma emango dute gaur, astelehena. Agenda akats bat tarteko, atzorako iragarri zuen film emanaldia Kulturaz kooperatibak, baina gaur izango da saioa 21:00etan. Kulturazek barkamena eskatu die herritarrei iragarpena gaizki egin zuelako. Gaurko emanaldirako sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke, eta emanaldiaren aurretik Soreasu antzokiko leihatilan ere erosi ahal izango dira. 3,5 euro ordaindu beharko da sarrera.