Espainiako Loteria Nazionalaren lehen sariaren zati bat Azpeitira, bigarren urtez jarraian

Uztarria.eus 2019ko abe. 7a, 15:19

89.342 zenbakia izan da sariduna. Zenbaki hori duen txartel bakarra saldu da Azpeitian, Disdira loteria dendan. 100.000 euroko saria du txartelak. 2018ko abenduaren 8an ere Azpeitian tokatu zen Espainiako Loteria Nazionalaren lehenengo sariaren zati bat. Orduko hartan, 100.00 euroko 27 txartel saldu ziren herrian.

Iaz bezala, Espainiako Loteria Nazionalaren lehenengo sariaren zati bat Azpeitian tokatu da gaur, abenduak 7. Hain zuzen, 89.342 zenbakia izan da sariduna, eta Disdira loteria dendan saldu dute saritutako txartela. Espainiako Loteria Nazionalak hilero zozkatzen duen sari berezia da gaur Azpeitian suertatu dena.

Dendako arduradunek Uztarriari adierazi diotenez, txartel bakarra saldu dute plazan duten saltokian. Disdirakoek zenbaki hori zuen txartel bat atera zuten makinaz, eta saltokiaren leihoan jarri zuten salgai, herritar batek erosi zuen arte. 100.000 euroko saria du txartelak. 

2018ko abenduaren 8an ere Azpeitian tokatu zen Espainiako Loteria Nazionalaren lehenengo sariaren zati bat. Orduko hartan, 100.00  euroko 27 txartel saldu zituen Disdirak,  eta beraz, guztira, 2.700.000 euro iritsi ziren Azpeitira.