Goienetxe fundazioko kideek Gabonetako apaingarriak egin dituzte aurten ere

Uztarria.eus 2019ko abe. 3a, 13:57

Ohitura duten legez, Goienetxeko fundazioko kideek Gabonetako apaingarri ugari egin dituzte. Kafe kapsulak nahiz kortxoak erabilita egin dituzte zuhaitz formako apaingarriak, eta horiek herriko hainbat txokotan izango dira ikusgai datozen egunetan. Hain zuzen ere, Bertan merkatari elkarteko hainbat saltokitako erakusleihoetan nahiz leku publiko hainbatetan jarriko dituzte Eguberrietako zuhaitzak.