Udal aurrekontuak onartuko dituzte gaurko udalbatzarrean

Uztarria.eus 2019ko abe. 3a, 10:24

Bilkura 19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Hainbat gai landuko dituzte gaurko bilkuran, eta garrantzitsuena 2020rako udal aurrekontuen puntua izango da. Horrez gain, gaur Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, adierazpen instituzionala onartuko dute gaur bertan.

Gaur, abenduak 3, udal ordezkariek abenduko ohiko udalbatzarra egingo dute, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Hainbat gai landuko dituzte gaurko bilkuran, eta garrantzitsuena 2020rako udal aurrekontuena izango da. Horrez gain, gaur Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, adierazpen instituzionala onartuko dute gaur bertan.

1.- Udalbatzak 2019ko azaroaren 12an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- 2020. ekitaldirako aurrekontua onartzea.

3.- Eguneko Unitateko Arretako Zerbitzua emateko udal erreglamendua.

4.- Azpeitiko Udalarentzat eta bere erakunde autonomiadunentzat datuen babeserako delegatua izendatzea.

5.- Gurasotasun-baimenak parekatzeko erabakia udaleko, bere erakunde autonomiadunetako eta Azpeitia Berritzen S.A.-ko langileentzat.

6.- Donejakue kalean etxebizibitza babestuak eraikitzeko Azpeitia Berritzen S.A.-k behar duen finantzazio mailegua baimentzea.

7.- 2019ko Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpena.

8.- Alkatetzak emandako ebazpenen berri ematea.

9.- Galdera eta erreguak.