Sukaldaritza ikastaroa egin dute EHUko hainbat ikaslek

Uztarria.eus 2019ko aza. 27a, 10:33

Sukaldaritza ikastaroa egin zuten atzo Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hainbat ikaslek Elikagunean. Xabi Izagirre sukaldariak eta Aitziber Aizpuru dietistak gidatu zuten Elika fundazioak Kimera Companyrekin elkarlanean antolatutako saioa. Errezeta batzuk prestatzeko parada izan zuten ikastaroko parte-hartzaileek. (Argazkia: Elikagunea)