Azpeitiko Udalak 3.000 euro eman dizkio Tafallakoari uholdeen ondorioei aurre egiten laguntzeko

Uztarria.eus 2019ko aza. 26a, 16:38

3.000 euro eman dizkio Azpeitiko Udalak Tafallakoari (Nafarroa), joan den uztaileko uholde larriek eragindako kalteak konpontzen laguntzeko. Urriko ohiko udalbatzarrean onartu zuen udalak, aho batez, Nafarroako erdialdean izan ziren uholdeen ondorioei aurre egiteko dirulaguntza emateko hitzarmena. Joan den astean, Aitor Bereziartua alkateordea Tafallako udaletxean izan zen (argazkian, eskubitik hasita bigarrena da Bereziartua), Azpeitiko Udalak hitzartutako dirulaguntza hori Tafallako Udalari emateko.

3.000 euroak "herritar ororen izenean bideratu" dituela gogoratu du udalak, baina azpeitiarrak "ahal den heinean" Tafalllara laguntza bidaltzera ere animatu ditu. Horregatik, Tafallako Udalaren kontu zenbakiak zabaldu ditu. Honako hauek dira:

  • La Caixa ES85 2100 3696 6122 1015 1810
  • Caja Rural de Navarra ES94 3008 0044 4140 3886 8321
  • Laboral Kutxa ES16 3035 0114 19 114004 4394

(Argazkia: Azpeitiko Udala)