Uztarria aldizkariaren 20. urteurreneko ekitaldia, bideoan

Uztarria.eus 2019ko aza. 23a, 10:37

Uztarria aldizkariak 20 urte bete ditu aurten, eta urtemugaren harira, komunikazio taldeko kideek ekitaldia egin zuten atzo, ostirala, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Bertan, Amaia San Vicentek Uztarriako erredakzio kontseiluko kideak eta Oihana Elduaien lehendakariak hartu zuten hitza, eta hizpide izan zituzten Uztarriaren hastapenak eta aurrera begirako erronkak. Horrez gain, Uztarriak eskualdeko beste hainbat toki hedabiderekin batera sortutako kooperatibaren berri emateko aprobetxatu zuten atzoko hitzordua. Inaugurazio ekitaldian izan ziren, besteak beste, Uztarriako kazetariak, kolaboratzaileak, era batera edo bestera Azpeitiko komunikazio taldeari bultzada eman dioten lagunak, Udal ordezkariak eta urteurrenaren harira prestatutako 20 urte 20 argazki erakusketaren protagonistetako batzuk. Hona hemen atzoko ekitaldiaren laburpen bideoa.