Gabonetako kaleko argiak jartzen hasi dira

Uztarria.eus 2019ko aza. 20a, 13:09

Azpeitiko Udaleko brigadako langileak gaur, asteazkena, hasi dira kalean Gabonetako argiak jartzen. Udalaren eta Bertan merkatari elkartearen ekimenez jartzen dituzte apaingarriak herriko hainbat gunetan, eta aurten ere abenduarekin piztuko dituzte horiek; dena den, oraindik ez dute zehaztu zein egunetan egingo duten. Irudian ikus daitekeenez, argiak jarri dituzte jada hainbat lekutan, hala nola Erdikalean.