Joxe Mari Korta saria jaso du Maria Angeles Amenabarrek

Uztarria.eus 2019ko aza. 19a, 22:10

Joxe Mari Korta sariak banatu dituzte gaur, asteartea, Eusko Jaurlaritzaren lehendakaritzan, Gasteizen. Ekitaldi horretan sarituetako bat izan da Maria Angeles Amenabar azpeitiarra, eta hari Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak eman diote saria.

Zubiola kooperatibaren kudeaketa arduraduna izan zen hemezortzi urtez Amenabar, eta Joxe Mari Kortaren Bidetik fundazioak proposatuta saritu dute. Beste hiru lagunek ere jaso dute Korta saria gaurko ekitaldian: Laura Mendizabal, Pedro Luis Uriarte eta Javier Roquero.

Urkulluk sarituak zoriondu ditu, eta eskerrak eman dizkie haiei beren ekarpenagatik: "Balioak, ezagutza eta konpromisoa biltzen dituzue. Sari hauek zuek egindako lanari aitortza dira, eta enpresaren funtzio ekonomikoa eta soziala azpimarratzen dituzte".