Azpeitiko Zezenzale Batzordeak ohorezko makila eman dio Fernando Cuadri ganaduzaleari

Uztarria.eus 2019ko aza. 19a, 09:43

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak ohorezko makila eman dio asteburuan Fernando Cuadri ganaduzaleari. Joxin Iriarte batzordeko presidentea arduratu da ganaduzaleari bere ibilbidearen aitortza egiteaz; izan ere, Trigueros (Huelva, Espainia) herrian izan da azpeitiarra asteburuan, ganaduzaleari egin dioten omenaldian. Azpeitiko Zezenzale Batzordeak gogorarazi duenez, 2013an egin zuen debuta Cuadriren behitaldeak, eta sei urtez jarraian izan ziren haren zezenak Azpeitiko zezen plazan. Argazkian, Cuadri eta Iriarte asteburuan. (Argazkia: Azpeitiko Zezenzale Batzordea)