Juan Antxieta musika eskolakoek kalejira eta jaialdia egingo dituzte asteazkenean

Uztarria.eus 2019ko aza. 18a, 13:05
Iazko Santa Zezilia eguneko jaialdiko irudia. (Alberto Beloki)

Santa Zezilia egunaren harira, musika eskolako kideek Musikalean ekitaldia egingo dute 19:00etatik 19:20ra, eta 19:30ean, jaialdia eskainiko dute, Soreasu antzokian.

Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna izango da, eta horren harira, Juan Antxieta musika eskolako ikasleek musikaz girotuko dute herria datorren asteazkenean, azaroak 20. Lehenik, Musikalean ekitaldia egingo dute: hau da, herriko kaleetan barrena ibiliko dira kalejiran, herria alaitzen. 19:00etatik 19:20 aldera arte ibiliko dira musikariak kalean, Kepa Junkeraren omenez. Hori bai, eguraldi txarra baldin bada, ikusi egin beharko da non egiten duten kalejira hori. 19:30ean, berriz, jaialdia egingo dute, Soreasu antzokian.