Bi azpeitiarrek istripua izan dute Zamudioko Rallyan

Uztarria.eus 2019ko aza. 17a, 17:35

Iñaki Aiertzak eta Joseba Bikendik ezbeharra izan zuten atzo, larunbata, Zamudioko Rallyan parte hartzen ari zirela. Ospitaleratuta daude biak. 

Zamudioko Rallya jokatu zuten atzo, larunbata, eta bi azpeitiarrek istripua izan zuten proban parte hartzen ari zirela: errepidetik atera ziren lehen mangan. Iñaki Aiertza pilotua eta Joseba Bikendi kopilotua dira istripua izan zuten bi herritarrak, eta zaurituta daude biak. Aiertza Donostia Ospitalean dago, eta Bikendi,  berriz, Gurutzetako erietxean.