Vanesa Cerrajero garaile, Mutrikuko Herri Krosean

Uztarria.eus 2019ko aza. 17a, 10:40

Mutrikuko 17. Herri Krosa jokatu zuten atzo, larunbata, eta emakumeetan, azpeitiar bat izan zen garaile: Vanesa Cerrajero. Hamar kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten korrikalariek, eta Cerrajerok 44 minutu eta 58 segundotan amaitu zuen proba. Gizonetan, berriz, Sathya Paz zestoarra nagusitu zen; hark 34 minutu eta 11 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko. 

(Argazkia: Lea Artibaiko eta Mutrikuko Hitza)