Uztarriaren zozketak

Uztarriak zozkatu ditu Lagrimas De Sangre taldearen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus 2019ko aza. 15a, 14:34

Gorka Arrietak irabazi du Lagrimas De Sangre eta El Intachable Rony musika taldeek bihar Sanagustin kulturgunean eskainiko dituzten kontzertuetarako sarrerak.

Lagrimas De Sangre eta El Intachable Rony musika taldeek kontzertuak eskainiko dituzte bihar, zapatua, gauean Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita. Kontzertuetara joateko sarrerak zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean, eta Gorka Arrieta izan da saritua. 

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.