Planoen interpretazioari buruzko ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus 2019ko aza. 11a, 17:23
Basazabalgo ikastaro bateko irudia.

Planoen interpretazioari buruzko 25 orduko ikastaroa izango da Planoen interpretazioa II. Tolerantziak izenburupean eskainiko dutena. Saioak azaroaren 25etik abenduaren 5era bitartean izango dira, astelehenetik ostiralera.

Azpeitiko Udalak eta IMHk beste ikastaro bat eskainiko dute azaroaren bukaeratik abenduaren hasierara bitartean. Planoen interpretazioari buruzko 25 orduko ikastaroa izango da Planoen interpretazioa II. Tolerantziak izenburupean eskainiko dutena, eta besteak beste, kokatzea landuko dute, baita gainazaleko perdoien, tolerantzia geometrikoen eta oinarrizko multzo mekanikoen inguruko lanketak ere.

Saioak azaroaren 25etik abenduaren 5era bitartean izango dira, astelehenetik ostiralera, Basazabal jauregian. Astelehentik ostegunera bitarteko saioak 16:00etatik 19:00etara bitartean egingo dituzte, eta ostiraletakoak 16:00etatik 18:00etara.

Dagoeneko zabaldu dute ikastaroan izena emateko epea; izan ere, saioak doakoak badira ere aurrez izena eman behar da horietan formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera mezua idatzita edo 943-54 79 83 zein 688 84 51 18 telefonoetara deituta.