Holy Txala eta Kezkak taldeen kontzertuak izango dira gaur Orkatzen

Uztarria.eus 2019ko aza. 8a, 09:29
Holy Txala taldeko kideak.

22:30ean hasiko dira emanaldiak. Hardcore eta rock doinuak entzun ahal izango dira Orkatz tabernan.

Holy Txala eta Kezkak taldeek kontzertuak eskainiko dituzte gaur, ostirala, Orkatz kultur elkartean. 22:30ean hasiko dira emanaldiak. Urdulizko (Bizkaia) Holy Txala taldeak hardcore doinuz beteko du Orkatz; Kezkak taldeak, aldiz, rock doinuak ekarriko ditu Azpeitira.