Lagun Onakek 75. urtemugako afaria egingo du azaroaren 29an

Uztarria.eus 2019ko aza. 5a, 11:01

Taldeko kide izan den orok izango du afaritara joateko aukera. Sarrerak azaroaren 23a baino lehen erosi ahal izango dira Sanagustin kulturgunean nahiz Lagun Onaken bulegoan. Kiruri jatetxean izango da afaria azaroko azken ostiralean.

Lagun Onak futbol taldeak 75. urtemugako ospakizunekin jarraitzen du, eta klubeko afaria antolatu du datorren azaroaren 29rako. Taldeko kide izan den orok izango du afaritara joateko aukera, eta horiek 50 euro ordaindu beharko dute otordua. Txartelak dagoeneko salgai daude Sanagustin kulturgunean nahiz Lagun Onaken bulegoan (609 79 45 20); azaroaren 23a izango da horiek erosteko azken eguna. Kiruri jatetxean izango da afaria azaroko azken ostiralean, eta hara joaten direnek 75. urtemugako liburua nahiz beste opari bana jasoko dute.