40 lagun inguru bildu dira Lurdes R. Basoli argazkilariaren hitzaldian

Uztarria.eus 2019ko aza. 4a, 21:00

Emakumeen Eguna izan dute gaur Argazki Astearen barruan. Hala, Lurdes R. Basoli argazkilari katalanaren hitzaldia izan da arratsaldean, Dinamoa sormen gunean. 40 lagun inguru elkartu dira solasaldian. Aurten, Azpeitiko Argazki Elkartean bertan Basoliren lana aztertu dutela azaldu dute elkarteko kideek hitzaldiaren aurkezpenean, eta hari Argazki Astean parte hartzea proposatu ziotenean gustura jaso zuela gonbidapena. Basoli bera Donostian bizi izandakoa da zortzi urtez, eta gaurko saioaren sarrera euskaraz egin du. Argazkilaritzan hasi zenetik gaur egunera arteko ibilbidea azaldu du Basolik Dinamoan.