Amazoniarako Sinodoan parte hartu duten hiru lagunekin solasaldia antolatu dute biharko Loiola Zentroan

Uztarria.eus 2019ko aza. 7a, 10:42
Amazoniarako Sinodoaren logoa.

Joaninha Honorio eta Patricia Marina Blasco pedagogoak eta misiolariak, eta Izaias Flores kautxu artisaua eta ekintzailea dira beren esperientziak eta sinodoan bizitakoak kontatuko dituztenak. Loiola Zentroan izango da, 18:30ean hasita.

Frantzisko aita sainduak deituta, Amazoniarako Sinodoa egin du Eliza Katolikoak joan den urriaren 6tik 27ra Erroman. Amerikako lurralde amazonikoen errealitatea izan dute mintzagai sinodoan, han bizi diren herri indigenen egoerak eta ingurumenarekin lotutako kontuak, besteak beste.

Erroman hitz egindakoez eta landutakoez gehiago jakiteko aukera izango dute bihar Loiolako Santutegiko Loiola Zentrora joaten direnek. Han, zentroaren egoitzan, solasaldia eskainiko dute Amazoniarako Sinodoan parte hartu duten hiru lagunek, 18:30etik aurrera. Joaninha Honorio eta Patricia Marina Blasco pedagogoak eta misiolariak, eta Izaias Flores kautxu artisaua eta ekintzailea dira, hain zuzen ere, Erromatik bueltan Loiolan geldialdia egingo dutenak.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da, eta sarrera doakoa da.