Datorren astelehenean izango da San Martin eguna, baina egun batzuk aurreratu eta ostiralean nahiz zapatuan ospatuko dituzte festak Bustinzuriko Errebalean. Ostiralean, 22:00etan hasiko dira jaiak, VII. Mus Txapelketarekin. Pikua tabernan izango da txapelketa, eta bikoteko hogei euro ordaindu beharko da. Bikote irabazleak bildutako diruaren %50 eta txapelak jasoko ditu. Bigarren sailkatuak, berriz, diruaren %25 eskuratuko du, hirugarrenak %15 eta laugarrenak %10.
Zapatuan ere izango da zer egin. 13:00etan zezen txikiak eta poniak izango dira kalean, eta arratsaldean sokamuturra. Ondoren, triki-poteoa egingo dute, eta segidan afaria Txokoa jatetxean. Afalostean, Josu Rodriguezen DJren emanaldia izango da Pikua tabernan.
Hona hemen, egitaraua:
Azaroak 9, ostirala
- 22:00. Mus Txapelketa, Pikua tabernan.
Azaroak 10, zapatua
- 13:00. Zezen txikiak eta poniak.
- 16:30. Sokamuturra.
- 19:00. Triki-poteoa.
- 21:00. Afaria Txokoa jatetxean.
- 23:00. DJ Josu Rodriguez Pikuan.