Garaipena eskuratu du Añares Rioja ISBk asteburuan

Uztarria.eus 2019ko aza. 4a, 09:04
Añaresek irailean jokatu zuen Euskal Kopako irudia.

Etxean jokatu dute bosgarren jardunaldia ISBko emakumeen lehen taldeko kideek, eta horiek 93 eta 58 hartu zuten mendean Pozuelo tadea. Hasieratik izan zen nagusi ISB, eta halaxe bukatu zen norgehiagoka. Bi garaipen eskuratuta, sailkapeneko bederatzigarren postuan da Añares Rioja ISB.

Añares Rioja ISBk Pozueloren kontra neurtu zituen indarrak larunbatean. Iraurgiko emakumeen lehen taldeak nagusitasunez irabazi zuen etxean jokatutako neurketa; izan ere, 93 eta 58 hartu zuten mendean Madrilgo taldea. 18:00etan hasita jokatu zuten norgehiagoka Azpeitiko kiroldegian, eta hasieratik bukaerara kantxan nagusi izan zen ISB. Lehen laurdena 26 eta 11 bukatu zen; 49 eta 35 bigarrena; 71 eta 45 hirugarrena; eta 93 eta 58 azkena. Jessica Fequiere izan zen taldeko saskiratzaile onena 32 puntu lortuta, eta haren atzetik 14 punturekin Intza Lizarazu. Bost jardunaldi jokatuta, eta horietatik bitan irabazita, sailkapeneko bederatzigarren postuan da Añares Rioja ISB taldea.