Uztarriaren zozketak

Errigoraren hiru saski zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2019ko urr. 30a, 13:47

Saskien zozketan parte hartu nahi dutenek uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuz. Azaroaren 20an itxiko da zozketan parte hartzeko epea.

Beste urte batez, martxan da Errigoraren udazkeneko kanpaina. Uztarria Komunikazio Taldeak bat egin du egitasmoarekin, eta Erriberako produktuez osatutako hiru saski zozkatuko ditu bazkideen artean. 

Zozketan parte hartu nahi dutenek, mezu bat bidali beharko dute uztarriazozketak@gmail.com helbidera, bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Azaroaren 20an itxiko da zozketan parte hartzeko epea.

Ohi bezala, Errigoraren udazkeneko kanpainarekin lortzen duten diruaren laurdena Nafarroako hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetara bideratiko dute. Azpeitian, Elkar-ekin eta Elikagunea arduratu dira kanpaina herriratzeaz. Joan zen astelehenaz geroztik, herriko txoko hauetan eska daitezke Errigoraren saskiak: Elikagunean, Orkatzen, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Elkargunean eta Baigeran.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute, Berri Txarraken kontzertuko sarrerenean adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.